Lehenengo parrafoaren laburpena:
Nahiz gazteak nahiz zaharrak izan denok filosofatu behar dugu.Filosofatzea, zoriontasuna, plazerra lortzeko modu bat da, beraz, zaharrek ere filosofatu behar dute (beraien gazteetako gertakizunei buruz eta abar), nahi dituzten helburuak lortzeko, eta zoriontasuna eta plazerra sentitzeko.Beraz,denek, bai gazteak eta bai zaharrak, plazerra sentitu nahi dugu etengabe, hau dugunean, pozik, gustora gaude, eta ez dugunean berriz edozer gauza egiten dugu lortzeko
Hirugarren parrafoaren laburpena:
Ez zaio heriotzari beldurrik izan behar,hau da,ez da gauza bat minik, saminkortasunik...sortzen duena. Hilik egotea ezer ez sentitzea baita. Beraz, gaizki sentiaraziko zigukeen gauza bat balitz, normala litzateke beldurra edo ezegonkortasuna somatzea, baina ez denez holako ezer ez dugu ezer sentitu behar. Hilkorra izatea ez da txarra, ez baitdakigu zer ikusten,gertatzen...den. Norbaitek bizitzarik ez izateak, hau da, hiltzeak ezer txarra ez duela pentsatzen badu, bizirik egoteak ere ez duela ezer txarrik pentsatzen du, nozbait (bizitza izan ondoren) bizitzarik gabe egongo baikara.
Gainera heriotzaren beldur bizi denak ez du bizitzaz disfrutatuko, heriotzean pentsatzen emango baitu bizitzaren zati bat. Baina beldurra izatea eragiten duena, hil bitartean heriotzean pentsatzen ematen den denbora da, hau da, nola hilko garen, noiz, zergatik...eta ez, ordea, hiltzean eta hil eta ondoren zer gertatuko den. Horregatik hobe da heriotzaren bedur ez egotea edo, gutxienez, alde positiboa bilatzea. Heriotza ez baita ezer mingarria, zeren hura ailegatzean ez dugu sentitzen, horregatik inork ezin du esan ona, txarra, mingarria... denik. Baliteke hiltzeko modua bai mingarria edo antzeko zerbait izatea, baina ez ordea heriotza bera.
Guretzat heriotzak ez du ezer izan behar, beharbada, ingurukoentzat mingarria izan daiteke, heriotza jasan duenarekin hurbilkortasuna izan dezakelako. Ezin dezakegu esan heriotza nolakoa den hura ailegatzean, gu, dagoeneko, munduan ez gaudelako. Adibidez: mina hartzen dugunean konsziente gara mina hartu dugula, eta hiltzen garenean berriz, ez gara konsziente, beraz ezin senti dezakegu beldur hori.
Horrela, jendeak iritzi desberdina dauka heriotzari buruz dagokigunean: batzuk pertsona batek izan dezaken gauzarik okerrena da, beste batzuk kontu pertsonalengatik hura ailegatzea desiatzen dute, beste batzuek ez dute nahi heriotza ailegatzea, baina ez dute gaitz txar bat delakoan hartzen.
Kaixo lagunak, etikan 9,5 atera dut, eta oso pozin nago, baina gaur, fisikako azterke

