Agurra:
Blogeko sarrera guzti hauetan "Tratu txarrak" etiketarekin sortu duguna, tratu txarrei buruzko informazioa eskeiniko dizuegu, bideoen, power point-en bidez...
Tratu txarrak:
-Zer dira tratu txarrak?
Gurasoen edo haurra zaintzeaz arduratzen diren pertsonen ekintzen ondorioz haurraren osasun fisikoa eta segurtasuna edo ongizate psikologikoa arriskuan denean esan ohi da tratu txarrak edo gehiegikeriak gertatzen direla. Tratu txarrak ekintzaz edo omisioz eta zabarkeriaz gerta daitezke. Lau tratu txar mota daude. Tratu txar fisikoa pertsona heldu batek nahita eragindako kolpe, iletik tira egite, ostiko, ziztada... eta antzekoen ondorioz sortzen diren lesioak dira.
-Alde guztietan dago
Arazoa nahi baino hedatuago dago eta, era ezkutuan bada ere, ingurunerik hurbilenean ere gertatzen da. Drama baztertua da, ez baitugu arazoaren norainokoaren berri zenbaki eta estatistika bidez emango digun daturik. Eta gizartearentzat lotsagarri delako, gizatasun, sentsibilitate eta gizarte-kulturaren hutsunea erakusten duelako eta den bezala onartzeak min ematen duelako; azken batean gizakiok eratu dugun elkarbizitza-sistemako gaixotasun bat baino ez baita.
-Iritzi pertsonala
Nere iritziz, norbaitek batek, beste pertsona bati, jotzen edo kolpatzen badu, konszienteki egonda, eta nahita, hori ezin da pertsonatzat hartu. Baina zertan ari da bihurtzen gure gizartea??Pertsona guztiek eskubide berdinak ditugu eta denak berdinak gara. Maltratatzaileak, maltratatuak baino gehiago direla uste dira, eta ez da horrela, alderantziz da. Gauzak, hitzekin moldatzen dira, eta ez indarkeria erabiliz, indarkeria erabiliz, ez gara inora ailegatzen.

No hay comentarios:
Publicar un comentario